XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lilura, iz. Liluratzeko egintza eta ondorioa.

Aberastasunen lilurak itsutzen du.

lilura, liluratu, liluratzen, liluratuko, du ad. Buru egin ezin daitekeen eraz norbaiten gogoa menperatu.

Emakume haren begiradak liluratu zuen.

Edonor liluratuko lukeen eran jantzirik.

Ba dirudi deabruak itsutu eta liluratu zaituela.

liluragarri, iz. Liluratzen duen gauza. ik. liluratzaile.

adj. Liluratzen duen gauzaz edo pertsonaz esaten da.

Emakume liluragarria.

liluratu, adj. lilura ad.-aren era perfektoa.

liluratzaile, iz. Liluratzen duen pertsona. ik. liluragarri.

Suge-liluratzailea.

liluratze, iz. lilura ad.-aren aditz-izena.

limosna, iz. Karitatez ematen den dirua edo zernahi gauza. ik. erremusina (ipar. klas.) Limosna eman, eskatu.

limosnatxo, iz. Limosna txikia.

Limosnatxo bat eskatu zidan Jaungoikoaren izenean.

limur, limurtu, limurtzen, limurtuko, da ad. (Semantik hedadura finkatzeko eragozpenak).

limuri, ad. (Semantik hedadura finkatzeko eragozpenak). ik. labain.

limurtu, adj. limur ad.-aren era perfektoa.

limurtze, iz. limur ad.-aren aditz-izena.

linaia, iz. Gorua.

linazi, iz. Lihoaren hazia.

Linazi-olioa.

linburtu, ad.-adj.(dial.) Limurtu.

lingirda, iz. eta adj. (?) (Definizioa finkatzeko eragozpenak).

linu, iz. Lihoa.

lior, adj. (bizk. dial.) Lehorra.

lirain, adj. Lerdena eta, gehienetan, arina.

Gorputza zuen liraina eta oinak zerabiltzien airean.

Txakur liraina.

lirain, liraindu, liraintzen, lirainduko, da / du ad. Lirain bihurtu, liraintasuna eman edo hartu. ik. lerden(du).

liraindu, adj. lirain ad.-aren era perfektoa.

liraintasun, iz. Liraina izateko tasuna.

liraintze, iz. lirain ad.-aren aditz-izena.

lirdinga, (dial.) Lingirda.